Consejos para cambiar tu relación con la energía

Nire etxea

Gure etxeetan energia erabiltzeko dugun modua aldatzen ari gara. Berokuntzan, ur beroan eta elektrizitatean aurrezteko aholku sinple hauekin, zure etxea ekonomikoagoa eta jasangarriagoa izatea lortuko duzu.

Berokuntza: energia eta dirua aurrezteko aholkuak

  1. Mantendu berogailua 19 °C-an eroso egoteko.

  2. Itzali berogailua lo egitean, eta aireztatu goizean hura piztu aurretik.

  3. Erabili balbula termostatikoak edo termostatoak energiaren % 13 aurrezteko.

  4. Doitu termostatoa 15 °C-ra, etxetik irteten bazara.

  5. Egin galdararen mantentze-lan erregular bat energia aurrezteko.

  6. Garbitu erradiadoreak urtero, haien eraginkortasuna hobetzeko.

  7. Ez estali erradiadoreak, beroaren zirkulazio egokia ahalbidetzeko.

  8. Aireztatu 10 minutuz soilik, airea berritzeko.

  9. Itxi pertsianak eta gortinak gauez, beroa gal ez dadin

Ba al zenekien?

Berogailua etxeetako energia-kontsumoaren % 40 da.

Etxebizitza nagusietako berokuntza-sistemen % 35 baino gehiago bero-ponpak dira.

Tenperatura 1 °C doitze hutsak klimatizazioan % 7 inguru aurreztea eragin dezake. Termostatoak, ordu-programatzaileak eta bestelako gailuak erabiliz, tenperatura eta energia-kontsumoa modu eraginkorragoan kontrola daitezke.

Etxebizitza-isolamendua: etxea birgaitzeko aholkuak

  1. Inbertitu leihoetarako eta balkoietarako isolamendu on batean, klimatizazio-kostuak murrizteko eta erosotasuna handitzeko.

  2. Instalatu kristal bikoitzeko leihoak edo leiho bikoitzak, eta zubi termikoaren haustura duten markoak.

  3. Ziurtatu pertsianen kutxak ondo zigilatuta eta isolatuta daudela.

  4. Detektatu aire-korronteak leiho eta ateetatik hurbil kandela bat erabiliz.

  5. Zigilatu ate eta leihoen zirrikituak, soluzio sinpleekin: silikona, masilla, burletak...

  6. Tximinia baduzu, itxi tiroa hura erabiltzen ez denean.

Ur bero sanitarioak: ura eta dirua aurrezteko aholkuak

  1. Aukeratu ur beroa metatzen duten sistemak, eraginkorragoak dira.

  2. Isolatu ondo ur beroaren andelak eta hodiak.

  3. Ez utzi txorrotak irekita platerak garbitzean edo hortzak eskuilatzean.

  4. Dutxa batek bainu batek baino lau aldiz ur gutxiago kontsumitzen du.

  5. Doitu dutxaren termostatoa 30-35 °C-an.

  6. Konpondu tanta-jarioak eta ihesak, hilean 100 litro galtzea saihestu dezakezu.

  7. Aukeratu kontsumo txikiko dutxa-buruak ura eta energia aurrezteko.

  8. Jarri emari-murriztaileak txorrotetan.

  9. Aukeratu txorrota erregulatzaileak dituzten dutxak, energiaren % 4-6 artean aurrezteko.

  10. Aginte bakarreko txorrotak eraginkorragoak dira ur hotz eta beroko txorrota independenteak baino.

Ba al zenekien?

Eguzki-instalazio termikoak fidagarriak dira. 25 urtera arteko balio-bizitza luzea dute, eta energia asko aurrezteko aukera ematen dute, beste erregai batzuk (gasolioa, gas naturala eta elektrizitatea, adibidez) gutxiago erabiltzen baitira urtearen zatirik handienean.

Eraikuntzaren Kode Teknikoak (EKT) eskatzen du etxebizitza berri guztietan eguzki-kaptadore termikoak instalatzea, ur bero sanitarioa sortzeko . Instalazio horrek eguzki-energia aprobetxatzen du, mugagabea eta doakoa.

Zure etxebizitza zaharragoa bada, eguzki-panelak jartzea ere kontuan har dezakezu, edo zure bizilagun-komunitateari iradoki, eskura dauden laguntza ugariak aprobetxatuz.

Etxetresna elektrikoak: sukaldean egiten eta garbitzen aurrezteko aholkuak

  1. Erabili garbigailua, ontzi-garbigailua eta lehorgailua beteta daudenean bakarrik, ahal bada eko programan.

  2. Garbitu arropa hotzean, energiaren % 90 ura berotzeko erabiltzen baita.

  3. Zentrifugatu lehorgailua erabili beharrean, energia aurrezteko.

  4. Ez garbitu platerak ontzi-garbigailuaren aurretik, edo erabili ur hotza aurrezteko.

  5. Sukaldean aritzean, lehentasuna eman etxetresna elektriko eraginkorragoei: mikrouhin-labea, presio-eltzea eta sukaldea, eta, azkenik, labe elektrikoa.

  6. Ez erabili labea kantitate txikietarako edo janaria berriz berotzeko.

  7. Aprobetxatu plakaren hondar-beroa, eta amaitu baino lehen itzali.

  8. Indukzio-plakek bitrozeramikek baino gutxiago gastatzen dute.

  9. Saiatu zure ekipo elektronikoen atseden-modua ez erabiltzen. Erabili etengailudun erregletak, horiek pizteko eta itzaltzeko.

  10. Erosi energia-eraginkortasun handiagoko etxetresna elektrikoak.

Europar Batasunak Etiketatze Energetikoaren arau berri bat sortu zuen 2021ean, A+, A++ eta A+++ klaseak ezabatuz, sinplifikatzeko. Orain, produktuak A-tik (eraginkorragoak) G-ra (ez hain eraginkorra) sailkatzen dira. Etxetresna elektriko bat erosi aurretik, begiratu eta alderatu haren etiketa energetikoa, eraginkorrena aukeratzeko.

Ba al zenekien?

Energia-kontsumoaz gain, etxetresna elektrikoen etiketa energetikoak informazio gehigarri garrantzitsua ematen du. Adibidez, garbigailu baten kasuan, etiketak honako hauek adierazten ditu: urteko ur-kontsumoa, kargatzeko ahalmena (kilogramotan), zentrifugatzearen eraginkortasuna eta zarata-maila, eta elektrizitatearen urteko kontsumoa, kWh-tan.

Argiztapenarekin gertatzen den bezala, merkatuandaude etxetresna elektrikoekin, funtzio berak egin arren, energia-kontsumoa % 80raino alda daiteke. Kontsumoan dauden alde horiek kostu handiak eragin ditzakete, beharrik gabe, aparatuaren bizitza baliagarrian zehar.